ARTEA

Musika eta argazkia batzen dituen erakusketa, Gasteizen

Leire G. Baztarricak (Gasteiz, 1992) musika eta argazkigintza batzen dituen Rockreation izenburuko erakusketa inauguratuko du maiatzaren 24an Gasteizko La Iguana Kafe lokalean.

Leire Blacksun bezala ere ezaguna, Sormen eta Diseinuko Gradua ikasten ari da UPV/EHUko Arte Ederren Fakultatean.

Hemezortzi urte zituela, modelo lanak egin zituen Gasteizko argazkilari batzuekin,  eta txikitatik erakutsi du irudiarekiko lilura, marrazkia, argazkia, moda edo diseinu grafikoa, besteak beste.

Duela gutxira arte lagunek utzitako argazki kamerekin aritzen zen. Izan ere, Gazte Klik izeneko lehiaketan lortutako sariari esker eskuratu du bere lehen kamera. Annie Leibovich, Cyndi Sherman eta David LaChapelle miresten ditu, eta Montehermoson egindako Tetrapack izeneko erakusketa kolektiboan parte hartu zuen 20 urterekin.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button