MUSIKA

Jazz onenaren ostean, “Nazioarteko Blues Jaialdia” dator Getxora

Aste honetan, uztailaren 18tik 21era, blues doinuez beteko da Getxo, Nazioarteko Blues Jaialdiaren 31. edizioarekin.

Ostegunean, 20:00etan, abiatuko da programazioa bertako Muxikebarrin, Eric Bibb musikariaren kontzertuarekin.Musikagile hori blues akustikoaren gitarra-jotzaile nabarmenetariko bat da. Bere ibilbidean soinu propioa garatu du, eta bere soinuetan gospel, country eta Karibeko eta Afrikako musiken eraginak nabaritu ahal dira.

Bigarren egunean, uztailak 19, Paul Lamb & The King Snakes izango dira protagonistak. Adituen arabera, Britaniako blues bandarik onenetariko bat da. Edozein estilo jotzeko gai dira: rhythm & bluesetik hasita Texasko blues elektrikoraino, Louisiana, Delta eta Mendebaldeko Kostako erritmoetatik igaroaz.

Jaialdiaren ateak Trudy Lynn (Houston, 1947) bokalistak itxiko ditu uztailaren 20an, Trudy Lynn & Her Blues Band taldearekin. Eskarmentu handiko artista honek hainbat soinura egokitzeko gaitasuna du: soula, mainstream soinuak, blues klasikoak,…

Kontzertu nagusiez gain, Granujas a Todo Ritmo Street Band, Blue Bird, Mississippi Queen And The Wet Dogs, Detractors edota Frank Blackfield Band taldeek kontzertuak eskainiko dituzte herriko hainbat txokotan.

Ordutegiak eta beste datu interesgarri batzuk, hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button