ESZENA

Zirkuko arteari laguntzeko deialdia

Zirkuko arteari laguntzeko, De Mar a Mar-Pirineos de Circo lankidetza ekimenak beste deialdi bat ireki du. Artista profesionalen prestakuntzarako eta zirku garaikide ikuskizunen erakutsi eta hedatzeko bideratuko diren 5.000 euroko laguntza ekonomikoa jasoko dute aukeratuko diren artistek. Proiektuak onartzeko azken eguna apirilaren 17a izango da. 

Ekimen horren xedea, “euren ibilbidean lehenengo pausoak ematen ari diren artisten profesionalizazioan laguntzea eta Pirinioen bi aldeetako mugikortasuna bultzatzea da,  prestakuntza, sorkuntza, bitartekaritza eta administrazio prozesuak hobetzeko.  
Gainera, horrekin guztiarekin, finkatuta dagoen konpainia batekin, Bordeleko Bivouac konpainia frantsesarekin, lan egingo duten lau artista aukeratuko dira. Finkatutako konpainia aldez aurretik aukeratu da.

Eta hori gutxi balitz, aukeratutako artistek hauen laguntza izango dute epealdi horretan: Kaleko Arteen Frabrika-Hameka taldea Luhuson, Baxe Nafarroa Herri Antzokia Garazi-Baigorrin, Bilboko Udala eta Iruñeko Quiero Teatro banatzailea.

Programa honen barruan dagoen laguntza 5.000 eurokoa da (BEZ barne) aukeratutako artista bakoitzarentzat, eta horrekin ordainduko dira horrek sor litzake gastu guztiak.

Programaren gaineko datu guztiak, hemen dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button