BERTSOTAN

Gaztezulo Bertso Lehiaketa

Gaztezuloko kolaboratzaile izan nahi duzula, egun batez bada ere? Lagun arteko afari guztietan berotu eta bertsotan amaitzen duzula gaua? Bertsolari Txapelketa Nagusia noiz hasiko azazkal gabe geratzen ari zarela?

Gaztezulok, Bertsozale Elkartearen laguntzaz, zuontzat neurrira egindako lehiaketa prestatu du: Bertso Satanikoak atala, irakurleon esku. Lau argazki proposatzen dituzte, bat aukeratu eta irudiak iradokitzen dizuenarekin idatzi bi bertso, zortziko txikian.

Miren Amuriza, Amets Arzallus eta Erika Lagoma epaimahaikideak izango dira. Bertsoak urriaren 4tik azaroaren 4ra bitarte aurkeztu behar dira gaztezulo.com webgunean, Lehiaketak atalean

Zelan egin behar duzuen eta jasoko dituzuen sariak www.gaztezulo.com webgunean duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button