BESTELAKOAK

Bizkaiko museoetan hainbat jarduera egingo dira Museoen Nazioarteko Egunean

Bizkaian 36 museo daude, eta maiatzaren 18an ospatuko den Museoen Nazioarteko Egunaren harira, makina bat ekitaldi egingo dira museo horietan.

Lorea Bilbao Euskara eta Kulturako diputatuak aurkeztu zuen atzo Museoen Nazioarteko Eguna dela eta ondutako programazioa. Egitarau hori Museoak eta istorio iskanbilatsuak: esan ezin dena museoetan esaten lelopean egingo da, eta 70 jarduera inguru bilduko ditu dira Bizkaiko 22 udalerritako instalazioetan. Lelo horren bidez, “herrialdeen artean harreman baketsuak sortzeko tresna gisa museoek daukaten papera nabarmendu nahi da”.

Museoek Bizkaian betetzen duten funtzio garrantzitsua azpimarratu du Euskara eta Kulturako diputatuak: “benetan elementu garrantzitsuak dira Bizkaiarentzat: balioak sortzen dituzte, eta jakintza, tradizioa, modernitatea eta herri baten nortasuna transmititzeko ezinbestekoak dira. Eta, jakina, ekonomia eta enplegu-sortzaileak be badira”.

Hala, ostegunean, Museoen Nazioarteko Egunean, museo gehienek doako sarrerak eskainiko dituzte. Jarduerak, berriz, maiatzaren 18an eta asteburu horretan, hilaren 20an eta 21ean, egingo dira.

Jarduerok askotarikoak izango dira: “bisita gidatuak, haurrentzako eta helduentzako tailerrak, hitzaldiak, aurkezpenak, dastaketak, dastatzeak, abestutako bisitak, animaziodun bisitak, ibilbide gidatuak, erakustaldiak, ipuin-kontalaria eta arkeo-txotxongiloak. Biztanleek museoetara hurbildu eta 70 jarduera baino gehiagotan parte hartzeko aukera izango dute”.

Egitarau zehatza, hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button