BESTELAKOAK

2012ko Bilblogari blog lehiaketa

Arazoak arazo eta krisialdiak krisialdi, urte honetan ere Bilblogari lehiaketa gaztea martxan duzue, Bilboko gazte euskaldunei zuzenduriko blog lehiaketa. Nontzeberrik euskara sustatzeko blog lehiaketa abiatu du interneten Bilboko Udalarekin batera. Internet, idaztea eta euskaraz mintzatzea baldin badira zuen obsesioak, hemen duzue Bilblogari 2012.

Lehiaketaren helburua, euskara, gazteak eta teknologia berriak batera sustatzea da, gazteen artean euskararen erabilera areagotzeko asmoz. Euskarazko blogik interesgarrienak sarituko ditugu.

Hiru atal izango dira: blog pertsonalak, taldeko blogak, eta tematikoak. Atal bakoitzean interneteko bitakora onena sarituko da honako irizpide hauek baloratuz: euskararen maila, kalitate literarioa, diseinua, gaurkotze maila eta originaltasuna. Euskarazko blogak baino ez dira onartuko, nahiz eta bestelako hizkuntzak ere ager daitezkeen, beti ere, euskara nagusi eta protagonista delarik.

Lehiaketa urriaren lehen egunean hasi eta azaroaren 23ko 13:00ak bitartean gauzatuko da.

Sariak honakoak izango dira:
-Blog pertsonal onena: 200 euro
-Taldeko blog onena: 200 euro
-Blog tematiko onena: 200 euro

Betebeharreko guztiak horretarako propio eginda dagoen webgunean begiratu ahal dituzue: www.bilblogari.net

Animo eta parte hartu!

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button