BERTSOTAN

Gazteen arteko Bertxoko Sariketa finala

2002an Arabako Bertsozale Elkarteak eta Gasteizko Bagare Kultur Elkarteak bertsolari gazteak plazaratzeko Bertsotan BAGARE Sariketa martxan ipini zuten. Bost urtetan zehar sariketaren finalaren jokalekua Gasteizko Bagare  elkarte ezaguna izan zen. 2007an Gasteizko Bagare elkartea desagertu ondoren Bagare Sariketa Bertxoko Sariketa bihurtu zen, Hala Bedi irrati libreko bertsolaritzaren inguruko irratsaioaren izen berbera.
Geroztik, Arabako Bertsozale Elkartea eta Hala Bedi Irratiaren arteko lankidetzari esker martxan dago.

Azaroan jokatutako hiru kanporaketen ondoren, ostegun honetan, Gasteizko Gaztetxean, jokatuko da aurtengo edizioaren finala.

Bertsolariak Xabi Igoa (Aramaio), Asier Azpiroz (Zubieta) , Ane Labaka (Lasarte-Oria), Ander Solozabal (Gasteiz), Izar Mendiguren (Laudio) eta Peio Ormazabal (Arrigorriaga) izango dira. Maialen Kortabarria ibiliko da gai-jartzaile.

Beste aldetik, gaur, azaroak 29, Gasteizeko Goiuri jauregian, Hizkuntza eta Kultura Komunitatea Egituratzen gaia jorratuko da. Kasu honetan, Jon Sarasuak Hiztun-hautuaren bideetan mintzaldia egingo du eta Jon Maiak Lau oinak euskararen lurrean. Aurreko jardunaldian bezala, egunari amaiera emango zaio mahai-inguru batekin.

Informazio guztia Arabako Bertsozale Elkarteko webgunean duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button