BESTELAKOAK

“TOPAKEtalk” jardunaldien azken ekitaldia, Artium museoan

Errefuxiatuek eta salaketa gisako arteak izango dute protagonismoa TOPAKEtalk jardunaldien azken ekitaldian. Hitzordua bihar izango da Artium museoan, iluntzeko 19:00etan, eta horren ardatza Hizkuntzek bizitzak salbatzen dituztenean mahai-ingurua izango da.

Aicha iglesias siriar eta Txaro Arrazola arabar artistak izango dira biharko ekimenaren protagonistak. Baina hauez gain, Gari abeslariak kantatuko du eta Save the Children erakundeko kide batek GKEak errefuxiatuen esparruetan zer lan egiten duen azalduko du

Antolatzaileen hitzetan, “Gerrak eta sortzen dituzten desplazamenduak, artea komunikazio- eta salaketa-bitarteko gisa, elkartasuna eta boluntariotza errefuxiatuen esparruetan eta hizkuntzen papera dira MondragonLinguak, Artium museoarekin eta Save the Children erakundearekin lankidetzan, antolatutako TOPAKEtalk zikloa itxiko duen diziplina anitzeko Hizkuntzek bizitzak salbatzen dituztenean ekitaldian jorratuko diren gaietako batzuk”.

Ekitaldian zehar Mediterraneoan errefuxiatuen egoerari buruzko bideo bat proiektatuko da, eta Save the Children GKEko Azucena Garciak komentatuko du. Ondoren, Txaro Arrazola artistak gai honen inguruko bere ikuspegia azalduko du hainbat piezen bidez.  Aicha Iglesias siriarra artista plastikoa da. Alepon bizi izan zen, baina etxetik ihes egin behar izan zuen.

Hizlariak, gainera, “hizkuntzaren alderdiaz arituko dira bizitzak salbatzeko unean eta errefuxiatuen bizitzako egunerokoan”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button