BESTELAKOAK

Euskara eta feminismoa tailerra, Donostian

Gaur, hilak 25, eta apirilaren 1ean, Eider Perez adituak dinamizaturiko Euskara eta feminismoa izeneko tailerra garatuko da. Ekimena San Telmo Museoan izango  da.

Tailerraren nondik norakoak hemen dituzue: Emakumeen eta hizkuntzaren arteko elkargunea lantzeko tailerra izango da. Feminismoak eta euskalgintzak munduan egoteko eta eragiteko praktika, diskurtso eta iruditegi berriak eraiki nahi dituzte. Baina lan horretarako beharrezkoa da atzera ere begiratzea, memoria egitea eta jasotzea, erresistentzia praktika gisa.
Batetik, hizkuntzaren eta kulturaren transmisioan Donostiako emakumeek eginiko lana aitortu eta erreferenteak ikustarazteko. Eta bestetik, hizkuntza ez hegemonikoen eta feminismoaren arteko harremanari buruz hausnartzeko.
Tailerreko kideen parte-hartzean oinarritutako tailerra izango da; bertaratuek hitz egiteko eta elkarri entzuteko aukera izango dute.
Horrez gain, gorputzean arreta jarri eta gorputzaren memoria esnatzeko eta aktibatzeko hainbat jolas eta ariketa proposatuko dira.

Bagera.eus webgunean duzue informazio guztia.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button