BERTSOTAN

Bideokopla Lehiaketan zein onena?

Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak eta AEKren Mintzapraktika egitasmoak elkarlanean, Bideokopla Lehiaketa jarri du martxan. Txapelketa honek helburu bikoitza du. Alde batetik, euskara ikasten edota praktikatzen dabiltzanak bertsolaritzaren mundura hurbiltzea eta, bestetik, bertsolaritzak euskara praktikatzeko eskaintzen dituzten aukerak erakustea.

Lehiaketa bideo bat sortzean datza, koplak oinarri gisa hartuta. Bi lagunetik gorako taldeetan bilduta sei koplatik hamabira bitarteko sorta bat osatu beharko duzue, eta bideo bat grabatu, gai hau ardatz: Euskaraz bizi nahi dut, dugu, duzu, zaitut… Kopla horien bidez, euskaraz bizitzeko nahia adierazi beharko da nahi den eran. Doinua, libre.

Orain, bideokopla lehiaketan parte hartzeko epea amaitu da. 17 bideokopla jaso dira eta euren artean erabaki behar da zein den onena.

Talde irabazleak bertso-bazkari edo bertso-afari bat izango du sari moduan, eta hala, aste honetan zehar epaimahaiak lanak aztertuko ditu eta datorren astean publiko egingo da zein izango den irabazlea. Zuek ere bozkatu ahal izango duzue. Begiratu hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button