MUSIKA

Saxophone Summit 52. Heineken Jazzaldiaren egitaraura gehitu da

52. Heineken Jazzaldiak iragarri du Saxophone Summit bandak uztailaren 22an joko duela Trinitate plazan. “Musikari izugarriek osatutako seikotea da, ohiz kanpoko hiru saxofonista ditu, eta arlo erritmikoan sasoian daude”. John Coltrane saxo-jotzaile handiaren ibilbideko azken etaparen inguruan ardazten da sei musikarion proposamena.

Musikari hauek osatzen dute Saxophone Summit: Dave Liebman (saxo tenorea, saxo sopranoa), Joe Lovano (saxo tenorea, klarinete altua), Greg Osby (saxo altua), Phil Markowitz (teklatuak), Cecil McBee (kontrabaxua), Billy Hart (bateria). Seikoteak, hain zuzen, John Medeski’s Mad Skillet taldeak utzitako hutsunea beteko, azkenik, ez baitu Europako birarik egingo.

“John Coltrane-ren azken garaiko musika abordatzen du Saxophone Summit-ek. Heriotza goiztiarra izan zen Coltrane-rena, eta azken urteetan melodia ederrak eta lirikoak konposatu zituen, taldearekin praktikatzen zuen free inprobisazioan disolbatzen zirenak. Garai hori ez da behar bezala esploratu, ez eta behar bezainbeste baloratu”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button