MUSIKA

Holy Wave talde estatubatuarrak Bilbon joko du gaur

Texas estatuko El Paso hirian eratutako Holy Wave taldeak Freaks Of Nurture (The Reverberation Appreciation Society) izenburuko hirugarren lana aurkeztuko du gaur Bilboko Satelite T aretoan, 20:00etatik aurrera.

Diskoa Erik Wofford (Explosions In The Sky, The Black Angels, My Morning Jacket) teknikariarekin grabatu dute, Austin hiriko Cacophony Recorders estudioan.

Estatubatuarrek gustuko dituzten soinu estilo guztiak bildu dituzte hirugarren lan horretan: Psikodelia gozoa, surf kutsuko gitarrak, garage-rock oldarkorra… betiere, lan hipnotikoak plazaratzeko xedearekin.

Aurretik, grabazio sorta grabatu dute: The Evil Has Landed (2012) EPa argitaratu zuten, Evil Hits (2013), bilduma,  Relax (2014) LPa eta The Evil Has Landed Part II (2015).

Laster, hil honen bukaeran, Austin hirian egin ohi den Levitation jaialdi psikodeliko ezagunean parte hartuko du boskoteak, estilo horretako talde esanguratsuenekin; tartean, Slowdive, Allah Las, The Black Angels, Ty Segall eta The Brian Jonestown Massacre.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button