MUSIKA

“Hiriko Soinuak” lehiaketaren finala, larunbatean Barakaldon

Las Selvas, Lemy River eta Lanbroa, Hiriko Soinuak lehiaketaren sari nagusia irabazteko hautagaiak izan dira, eta datorren larunbatean finalean arituko dira, Barakaldon.

Larunbatean, martxoaren 30ean, 17:30etik aurrera, Barakaldoko San Bizente parkean Hiriko Soinuak-en lehiaketaren finala izango da. Martxoaren 15ean bukatu zen izena emateko epea eta ia ehun artistek eman dute izena Hiriko Soinuak lehiaketaren lehen edizioan, eta horietatik 35ek Barakaldoko artistarik onenari saria irabazteko aukera zuten, 10ek Berdintasun saria irabazteko, eta beste 10ek artistarik onena euskaraz izateko aukera.

Izena emateko epea itxi ostean eta proposamen guztiak balioztatu eta gero, Amets Rodriguez-ek (Bay Of Biscay Festival-eko zuzendaria), Maxi Ruiz-ek (Primavera Sound-eko produkzio zuzendaria), Gotzon Hermosillak (Barakaldoko kazetari eta idazleak), Jon Asier Zubelzuk (Barakaldoko ekoizle eta soinu teknikaria, Gaua estudioetan) eta Nerea Canterok (Barakaldoko Udaleko Kultura, Euskara, Gazteria eta Droga-mendekotasunen Prebentzio Arloko zinegotzi ordezkaria) osatutako epaimahaiak erabaki du zein artista pasatu diren finalera.

Sari nagusia irabazteko aukera izango duten hiru taldeak Las Selvas (fuzz, garage, Bilbao), Lemy River (pop, psicodelia, electronika; Peachy Joke tolosarren abeslariaren proiektu paraleloa) eta Lanbroa (softpop progresiboa egiten duen boskote irundarra) izango dira.

Beste sariak, eta talde guztien gaineko informazioa: Hiriko Soinuak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button