MUSIKA

Señor No, Discipulos De Dionisos, Snobs eta Sofa, Ttan Ttakun Irratiko festan

Larunbatean, Donostiako Egia auzoan dagoen Gazteszena aretoan, Ttan Ttakun Irratiko urteroko festa egingo da, 23:00etatik aurrera. Talde hauek arituko dira: Sofa, Discipulos de dionisos, Snobs eta Señor No. Emanaldien ostean, DJ saioak izango dira. 

Aretoko ateak 23:00etan irekiko dira, eta Sofa taldearekin hasiko dira kontzertuak. Jonbe Martinez (gitarra), Kepa Izeta (baxua) eta Imanol Sesma (bateria) musikariek eratu zuten Sofa taldea2004an, zeinak math-rock instrumentala jotzen duen. Hirukote gipuzkoarrak bi diskoa argitaratu ditu, I, 2015ean, eta TTan ttakun irratiaren festan aurkeztuko duten II. Biak ala biak  Bonberenea Ekintzak zigiluarekin plazaratuak. 

Gero, Donostiako Buenavista punk-rock eskolako hiru ordezkari ezagun arituko dira: Discipulos De Dionisos, Snobs eta Señor No. Ordena horretan arituko dira hiru punk-rock taldeak. 

Kontzertuen ostean, Manu Pogo DJa artuko da, baina Ttan Ttakun Irratiko kide eta lagunak ere arituko dira DJ saioak egiten, 6:00ak arte.

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button