BERTSOTAN

Bihar aurkeztuko da aurtengo Arabako Bertso Kuadrilla Artekoa

Bihar, urtarrilak 16, 2016ko Arabako Bertso Kuadrilla Artekoa aurkeztuko dute talde parte hartzaileek, eta Arabako Bertsozale Elkartearen ordezkariek, Trebiñuko plazan, 11:30ean.

Dakikezuenez, Arabako Bertso Kuadrilla Artekoa bi urterik behin antolatzen da modu herrikoian. Aurtengo edizioan 14 taldek hartuko dute parte 51 bertsolarirekin.
Lehiaketa guztion lana izaten da, izan ere, taldea parte-hartzailea izateaz gain, bere herrian edo eskualdean topaketa antolatzeaz ere arduratzen baita.

Bihar aurkeztuta martxan jarriko da, eta 23an hasiko da Izarran, Gorbeialdeko topaketarekin. Arabako bertsolaritza eta euskararen festa izango den finala, martxoaren 12an izango da Argantzunen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button