MUSIKA

Hinds, Mourn, Estrogenuinas eta Melenas, “She Rocks Fest” jaialdian

Bihar, ostirala, She Rocks Fest jaialdia egingo da Donostiako Dabadaba aretoan. Festa horretan emakumez osatutako lau taldek joko dute, emakumeek ere rocka egiten badakitelako: Hinds, Mourn, Estrogenuinas eta Melenas.

Melenas taldeak hamar kantu grabatu ditu estreinako lan homonimoan. Doinuotan reverb efektudun gitarrak; naif kutsuko melodiak; baxu eta bateria primitiboak; teklatu xalo eta amultsuak eta koru hauskorrak biltzen dira. Garage-pop-ean bildutako gozoki pikanteak dira Melenasek grabatutakoak, batzuetan Donosti Sound-eko dirdira zabaltzen dute, beste batzuetan, berriz, psikodelia barrokoan harrapatuta datoz. Sorpresa lisergiko eta lotsagabea da.

Hinds laukote madrildarra da, eta garage-pop gordina jotzen du, Leave Me Alone (2016) iraupen luzeko lana diskoaren ondotik, taldeak I Don’t Run (2018) plazaratu du.

Bartzelonako laukotea da Mourn, eta aurten, Sorpresa Familia izenburuko lana plazaratu dute New York hiriko Captured Tracks zigilu prestigiotsuaren bidez. PJ Harvey edo Sleater-Kinney artisten jarraitzaileak dira, baina bestelako estiloetan ere aritzen dira. Azkenik, Estrogenuinas emakumezko punk-rock laukote melodikoa da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button