MUSIKA

Sonic Boom musikariak Donostian joko du

Spectrum/Sonic Boom ezizen bikoitzaren atzean Peter Kember (Rugby, Ingalaterra, 1965) musikari ingelesa ezkutatzen da, 80ko hamarkadan pop eta rock independentearen esparruan oso ezagun egin zen Spacemen 3 bikoteko kideetako bat.

Kember-ek Sonic Boom izenarekin sinatzen zituen bere kantuak eta gero Spacemn 3 banatu eta gero, Spectrum egitasmoa abiatu zuen. Spectrum/ Sonic Boom maiatzaren 18an izango da Donostiako Guardetxean ondoko musikariekin batera: Jason Holt (gitarra, Spectrum); Will Carruthers (baxua, Spacemen 3) eta Roger Brogan (bateria).

Ingelesek kontzertu berezia egingo dute Donostian, SPECTRUM plays Songs The Spaceman Taught Us lelopean. Izan ere, hainbat bertsio joko dituzte, Spacemen 3, Suicide, Red Krayola edo Mudhoney, besteak beste.

Kember ekoizle lanetan ere aritzen da. Esaterako, Galiziako Triángulo de Amor Bizarro taldearen azken lana ekoitzi du. Kontzertua Donostiako Ayo Silver promotoreak ondu du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button