BERTSOTAN

2015eko Arabako Bertsolari Txapelketa

Datorren urteko Arabako Bertsolari Txapelketan parte hartzeko izen ematea zabalik dago honezkero. Sailkapenerako aurre-kanporaketak irailean hasiko dira.

Badirudi berrituta etorriko dela hurrengo Arabako Bertsolari Txapelketa; egitura txikiagoa izango omen du eta bertsolari gutxiagok parte hartuko dute, eta gainera parte hartzeko 18 urte bete behar dira urte horretan.
Beste aldetik, bertso gehiago kantatu beharko dira saio bakoitzean, eta beti zutik. Sailkapenerako egitura ere berria izango da.

Honen ondorioz, aurtengo irailaren bukaeran eta urriaren hasieran, 2015eko Txapelketan parte hartzeko aurre-kanporaketa batean kantatu beharko dute Txapelketan parte hartu nahi duten bertsolariek, 2013ko finalistek salbu.

Hala, irailaren 27an, urriaren 4an eta urriaren 11an, 16:30ean eta 18:00etan, aurre-kanporaketak izango dira, guztira sei.

Gero, txapelketa urtarrilean hasiko da eta Aste Santu aurretik bukatuko da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button