BESTELAKOAK

Fernando Postigo fotokazetariaren lanak, San Telmo Museoan

Fernando Postigok  bere argazkizko ibilbidean (1980 eta 2000 urteen artean) ateratako 14.000 argazkiren negatiboak Donostia hirari eman nahi izan dizkio San Telmo Museoaren bidez.

Bere irudiotan Donostiako eta Gipuzkoako politika, gizarte eta kirol gaiak (manifestazioak, liskarrak, atentatuak, hiletak, bahiketak, grebak, ekitaldi ofizialak, inaugurazioak,…) ikusiko ditugu batez ere. Horiez gain, inauterietan, kontzertuetan eta Donostiako Zinemaldian ateratakoak ere badaude, eta paisaia asko ere agertzen dira: Nafarroakoak, Iparraldekoak eta Bizkaikoak.

Bere irudi asko zuri-beltzekoak dira, batez ere, 1980 eta 1991 bitartean ateratakoak; hortik gora ateratakoak kolorekoak dira, izan ere, 1991tik 2000ra bitartean 7.686 irudi harrapatu zituen.

Museoaren arabera, “Postigok emandako bilduma hau balio handikoa da, argazki bidez euskal gizartearen asalduzko garaia islatzen delako, Donostian eta Gipuzkoan erabakigarria, eta iragana hobeto ezagutzeko tresna delako. Ezinbestekoa, euskal gizartearen bilakaera jasotzeko helburua duen museo batentzako.

Orain, San Telmo Museoak Postigoren bilduma “hartu, aztertu eta ezagutzera emateko konpromisoa hartuko du dohaintza honetan”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button