IKUS-ENTZUN

"Amerikanuak" filma EITBko aretoan ikusteko aukera

Amerikanuak-ek Nevadako (AEB) Elko herrira joandako zenbait immigrante euskaldunen historia kontatzen du. Funtsean, nostalgiari buruz hitz egiten du. Alfonso Igoa, Pete Paris, Jose Yaniz Txapo edo Juan Juaristiren Parrillas oroitzapenen bidez.
Dokumentala Gorka Bilbaoren eskutik jaio zen. Hamabost urtez AEBetan artzain aritua zuen aitona Bilbaok, eta hala piztu zitzaion gaiarekiko interesa. Laguna duen Nacho Reig zuzendaria proiektura batu eta egitasmoa bien artean garatu zen.
Amerikanuak euskaraz filmatutako produkzioa da. Dokumentala hasieratik euskaraz sortu zen. Izan ere, dokumentalaren protagonistek euskara erabiltzen dute beraien egunerokotasunean; bestetik, filmaren arduraduei hizkuntzak izan duen eboluzio berezia azaltzea oso interesgarria iruditu zitzaien.

Soinu bandak garrantzi handia dauka dokumentalean, izan ere musikak naturaltasun handiz lotzen du istorio bat bestearekin, melodia hori entzutea istorioaren hurrengo pauso logikoa izango bailitzen. Audience taldea bizkaitarra da, eta berak hartu du Amerikanuak filmerako soinu banda sortzeko ardura. Kide ditu Gaizka Insunza (ahotsa, gitarra eta pianoa); Ager Insunza (ahotsa, guitarra, pedal-stell gitarra, pianoa eta biolina); Hannot Mintegia (ahotsa, gitarra eta tronpeta); Andoni Lauzirika (baxua) eta Mikel Sagarna (bateria eta perkusioa).

Euskalkulturak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button