ESZENA

Arriaga Antzokiak 2014/15 denboraldia aurkeztu du

Atzo, Ibone Bengoetxeak, Bilboko Udaleko Kultura zinegotziak eta Emilio Sagik, Arriaga Antzokiko Zuzendari Artistikoak, 2014-2015 denboraldiko programazio anitza aurkeztu zuten.
Datorren urtean, gainera, Arriaga Antzokiak 125 urte beteko ditu, eta maiatzaren 30ean eta 31n, oso ekitaldi bereziaren bitartez ospatu nahi da data hori.

Denetarik egongo da programazioan: La viuda alegre, glamourrez betetako musikala;  Chejoven La gaviota antzezlan famatua; Pipi bailarina, Igor Yebra dantzari bilbotar handiak eta Oxana Kucheruk eramango dute eszenatokira; Henrik Ibsenen Casa de muñecas lana, L´Equivoco Stravagante, Don Juan Tenorio,…

Eta beste aldetik, beste izar eta izen batzuk hurbilduko dira Arriagara, hala nola, Concha Velasco, Blanca Portillo, Ana Belén, Enrique Viana, Carmen Machi, Amparo Larrañaga, Ute Lemper, Dulce Pontes, Sara Baras, Igor Yebra, Leiva, Jorge Drexler, Ismael Serrano, Nancy Fabiola, eta abar.

Euskarazko ekoizpenak ere izango du bere txokoa, eta horren barruan aipatzekoak dira honakoak: Ederlezi pastorala, Arkimedesen printzipioa, Leioa Kantika Korala, Sortuko dira besteak, Zazpi aldiz elur, Erdibana lana, Egunsentiaren kantak,….

Cuartito musika eta literatura euskaraz programaren barruan, Anari eta Atxaga edota Miren Agur Meabe eta Arantza Irazusta, edota Jabie Muguruza eta Mikel Azpirozen bisitak ere programatu dira.

Noiz eta zer jakiteko interesa baduzue, hemen arakatu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button