MUSIKA

“Gure ahotsak” izeneko kontzertua, bihar Donostian

Donostiako Victoria Eugenia Antzokian antolatu dute Izaro, Elena Setien, Olatz Salvador eta Sara Mansilla kantariak bilduko dituen Gure ahotsak izeneko kontzertua, Emakumeen Nazioarteko Egunaren bezperan, martxoaren 7an, 20:00etatik aurrera.

Ekimenaren antolatzaileen arabera, “Gure Ahotsak kontzertuak gure ingurune hurbileko emakume sortzaileak zein une artistiko paregabean dauden azpimarratu nahi ditu.
Lauk jardungo dute, baina jardun zezaketen beste askok ere. Sara Mansillak, Olatz Salvadorrek eta Izarok Donostian osatu dute orain artean beren ibilbidea. Elena Setienek, berriz, urrunera egin zuen alde, beste herrialde batzuetan ikasi zuen eta aurkitu zuen bere ahotsa eta adierazpidea”.

Bakoitzak bere denbora izango du kantatzeko, eta bere esparruko eta estiloko soinuak haizatuko ditu. Euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez eginiko abestiak entzungo dira bihar Donostiako Victoria Eugenia Antzokiko oholtzan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ONARTU
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu