IKUS-ENTZUN

Euskal zinema Berlinen

Gernikako bonbardaketaren 75. urteurrenaren harira, Berlingo Euskal Etxeak hainbat ekitaldi ondu ditu, tartean, urriaren 30etik azaroaren 3ra bitarte izango den euskal zinemari buruzko jaialdia.

Hala, Bertsolari eta Zuloak dokumentalak, Izarren Argia luzemetraia eta Gartxot animazioko filma ikusi ahalko dira, besteak beste. Emanaldiak Kreuzberg auzoko Moviement Kino zineman egingo dira.

Jaialdia urriaren 30ean hasiko da Izarren argia filmaren proiekzioarekin. Film honetan 36ko gidaren ondoren Saturraran hondartzako espetxean zituzten emakume errepublikarren nondik norakoak jasotzen dira. Josean Fernandez Euskadiko Filmategiko zuzendariak, gainera, hitzaldia emango du.

Biharamunean, urriaren 31n, Asier Altuna zuzendariaren Bertsolari dokumentala izango da ikusgai. Zuzendaria bertan izango da. Azaroaren 1ean, berriz, 10 film labur aurkeztuko dituzte.

Azaroaren 2an, Fermin Muguruzak zuzenduriko Zuloak dokumentala ikusi ahalko da, zuzendaria, gainera, bertan izango da.

Amaitzeko, azaroaren 3an, Gartxot animazio filma izango da ikusgai. Juanjo Elordi eta Asisko Urmeneta zuzendariak emanaldian izango dira bertaratutakoekin hitz egiteko prest.

Informazio gehiago jaso nahi izanez gero, sartu blog honetan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button