IKUS-ENTZUN

“Pozitia copilului” filma proiektatuko du FAS zineklubak

Bilboko FAS zineklubak Calin Peter Netzer zinegile errumaniarrak 2013an zuzendutako Pozitia copilului (Ama eta semea) filma proiektatuko du gaur, urriak 21, El Carmen Aretoan, 19:45ean. Emanaldia zineklubeko bazkide Norberto Albónigak aurkeztuko du. FIPRESCI Saria eta Film Onenaren Urrezko Hartza (Berlinale 2013) jaso ditu lan honek.

Filma familia-drama grinatsu eta gatazkatsua da. Cornelia familia horretako ama-burua da, boteretsua eta manipulatzailea. Semea atera nahi du espetxetik, harekin duen harreman gaiztotua konpontzeko asmoz, bai eta bere bizitza hondatua zuzentzeko asmoz ere.

Lan gogorra da, pasioz betetako dialogoekin. Errumaniako gizartearen potreta iluna ere bada: klase dirudunen miseriak, zikinkeria morala, adiskidekeria… Hala, filmean errealismo handia nabarmentzen da, dokumental kutsua nagusituz. Dena dela, tentsio dramatiko handiko lana da, Luminita Gheorghiu (Cornelia) aktorearen lan izugarria tarteko.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button