BESTELAKOAK

Gorputza desagertzen denean

Mugatxoan-ek 0 emanaldia irratsaioa aurkeztuko du San Telmo museoan; Gorputza desagertzen denean proiektuaren bigarren atala da. Otsailaren 24, 25 eta 26an izango da San Telmo Museoko Laborategi aretoan.

Gorputza desagertzen denean proiektuaren helburua diskurtsoa sortzea duten zenbait praktikekin esperimentatzean datza. Praktika horiek testuinguru ezberdinetan garatzea proposatzen da, zalantzan jarriz egungo formatu diskurtsiboen esperimentazioa.

Proiektu honek, urtean zehar, hainbat une ikusgarri izango ditu eta bigarren atal honek alde batetik, egun hauetan Peio Aguirrerekin garatzen ari diren auto-erreflexibitate eta auto-kontzientzia tailerrekin eta bestetik, datozen egunetan 0 Emanaldia izeneko saioarekin dator lotuta.

0 Emanaldia performancez, hitzaldiz, solasaldiz eta esku-hartzez hornitutako irratsaioa da. Gonbidatuak Victor Iriarte, Manuel Cirauqui, Loreto Martinez, Lore Gablier, Sandra Cuesta, Inazio Escudero, Krõõt Juurak, Espe Lopez,…eta Ion Munduate eta Blanca Calvo gidari izango dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button