BERTSOTAN

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa Beasainen hasiko da igandean

Ane Labaka, Jon Maia, Haritz Mujika, Iñigo Mantzizidor Mantxi, Eli Pagola eta Beñat Iguaran bertsolariek Gipuzkoako Bertsolari Txapelketari hasiera emango diote. Saioa Beasaingo Usurbe antzokian izango da igandean, 17:30etik aurrera.

Bertan irabazten duen bertsolaria urriaren 31n Zestoan jokatuko den final laurdenetako saiorako sailkatuko da zuzenean. Beste guztiek puntuazioen zain egon beharko dute.

Osotara, final zortzirenetan sei saio jokatuko dira aurtengo Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan. Beasaingoaren ondotik, Azpeitia, Lasarte-Oria, Elgoibar, Arrasate eta Andoaineko saioak etorriko dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button