BESTELAKOAK

“Hegaztiak, paisaiak eta timelapseak” erakusketa

Gasteizko Ataria espazioan, Hegaztiak, paisaiak eta timelapseak izeneko erakusketa paratu dute uztailaren 20ra arte.

Basapiztien bizimodu eder horretara hurbiltzeko modua eskaintzen duen erakusketa honek bi atal ditu. Lehen atala ikus-entzunezko batek osatzen du eta bertan, Iberiar penintsulan bizi diren hegaztiak ikusi eta identifikatu ahalko dira. Espainiako abifauna adierazgarrienaren bizimodua azaltzen da, eta honek zer-nolako harremana duen habitatarekin atzeman ahal da.
Bigarren atalak timelapse teknika baliatzen duen argazkigintza jarraitua ezagutzeko aukera ematen dio bisitariari.

Hortaz, Hegaztiak, paisaiak eta timelapseak erakusketak espezie basatien bizitza jasotzen duten fotograma bakan eta errepika-ezinak eskaintzen ditu. Izan ere, “ekintza uneak dira, zeinetan tentsioa igarri egiten baita sekuentzian barrena”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button