IKUS-ENTZUN

Euskal zinema Berlinen

Aste honetan, Berlinale jaialdiko merkatuan euskal zinemagile ugarik hartuko dute parte Basque. Audiovisual. euskal zinemaren marka pean. Berlinale Co-Production Market, Berlinale Talents eta World Cinema Fund egitasmoak burutuko dira egunotan eta geroago, ekainean, proiekzioak eskainiko dira.

Berlinaleko merkatuan bertoko profesional asko izango dira, besteak beste, Miren Aperribay (Atera Films), Ainhoa Andraka (Doxa Producciones), Nicos Beatty (Soul Pictures), Liliana Braco (Soul Pictures), Rafael Marín (Soul Pictures), Eduardo Carneros (Euskadi Movie AIE), Unai Fernández (Barton Films), Iker Ganuza (Lamia Producciones), Naiara Martínez de Marigorta (Expressive Media), Izaskun Pérez (Expressive Media), Maru Solores (Lumiere Ekoizpenak), Alberto Sota (Pantoma Films) eta Julieta Juncadella (Vitrine Filmes).
Zineuskadiko eta Europa Creativa Media Euskadi bulegoko ordezkariak ere izango dira, baita Donostia Zinemaldiko, Zinebiko, Zinegoakeko, Gaztefilmeko eta Tabakalerako kideak ere.

Berlinale Talents atal ospetsuan ere nabarmena izango da euskal zinema, bertan parte hartuko baitute Zuri Goikoetxea eta Lur Olaizola zinemagileek. Beste aldetik, euskal filmak izango dira ikusgai: Ilargi Guztiak (Igor Legarreta), Ane (David P Sañudo), Baby (Juanma Bajo Ulloa), Hil Kanpaiak (Imanol Rayo), Enjambre (Mireia Gabilondo), Lobster Soup (Rafa Molés & Pepe Andreu), Nora (Lara Izagirre) eta The Miramar Murders: The State Vs. Pablo Ibar (Olmo Figueredo).

Datu guztiak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button