BESTELAKOAK

Getxoko Nazioarteko Trikitixa Jaialdia

Bihar, larunbata, azaroak 29, Getxoko Nazioarteko Trikitixa Jaialdia ospatuko da Andres Isasi Musika Eskolan.

Aurtengo hitzordurako honako gonbidatuak izango ditu ekimenak: Niamh Ní Charra and Daoíri Farrel (Irlanda), Timmi Turmel eta Christian Nolet (Quebec), eta Euskal Herritik Edurne Iturbe eta Oihana Irastorza, eta Ines Osinaga.
Ondoren, Cloverwind taldea, Algortako EKIN tabernan arituko da.

Aurreko urtean bezala, trikitixa ikastaroa ere eskainiko dute Nazioarteko Trikitixa Jaialdiko atzerriko musikariek, azaroaren 30ean. Kasu honetan, Timi Turmel eta Niamh Ní Charra bikotearen txanda izango da. Ikastaroa dohainik da, baina aurretik izena ematea beharrezkoa izango da.

Informazio guztia hemen duzue: www.trikitixa.net

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button