MUSIKA

Getxoko Kontzertu Klasikoetan Lied Abestia

Lied-a, jatorri alemaniarreko abesti erromantiko laburra, izango da protagonista, Getxoko 26. Kontzertu Klasikoetan. 19:30etik aurrera Rodolfo Albero tenorra eta Manuel Ariza piano-jotzailea jardungo dira Areetako Andrés Isasi Musika Eskolan. Bikoteak Robert Schumannen omenezko errezitaldia eskainiko du eta musikagile alemaniarraren eta beste egile batzuen lanak interpretatuko ditu.

Aragoiko Rodolfo Albero tenorra Bartzelonan egin zuen debuta operaren arloan, Mozarten Così Fan Tutte-ko Fernandorena eginez. Oratorioari dagokionez, aipatzekoak dira egin berri dituen emanaldiak: bata, Rossiniren Stabat Mater-ean, Zaragozako Musika Sakroaren Jaialdiaren barnean; eta, bestea, El Escorialeko Errege Monasterioko Basilikan Unibertsitate Konplutentseko Udako Ikastaroen inaugurazioan.
Kontzertu jarduerari dagokionez, Espainian zein nazioartean aritu da eta orkestrarekin batera jardun da Madrilen, Bartzelonan, Japonian eta Italian.

Manuel Ariza piano-jotzaile eta musikagile madrildarra Europan, Hegoamerikan eta Estatu Batuetan aritzen da. Azken herri horretan 10 urte bizi zen eta horren ondoren, Espainiara bueltatu zen irakaskuntzan jarduteko, San Lorenzo del Escorialeko Antonio Soler kontserbatorioan, bere kontzertu jarduera eta musikagintza baztertu gabe.

Victoria ganbara-talde errusiar famatua izango da hurrengo gonbidatua. Talde gazte hori 2002an sortu zen, xede argiarekin: ahalik eta musika-literatura zabalena lantzea, gutxieneko taldekide-kopuruarekin. Errepertorioari dagokionez, makina bat garai eta estilo jorratzen dituzte: barrokoa, erromantizismoa, XX. mendeko herri musika, eta XXI. mendeko musikagileen musika-lan modernoak.
Azkenik, zikloari bukaera emateko, beste artista beterano bat izango da entzungai, Josep Colom. Bartzelonako pianista Espainiako entzutetsuenen artean dago.

Getxoko Kultur Etxeak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ONARTU
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu