LITERATURA

Euskadi Literatura Sariak banatzen hasi dira

Euskadi Literatura Sarietako hainbat modalitateko sariak banatzen hasi dira. Hala, saiakera, gazte literatura eta ilustrazio ataletako onenak hautatu dituzte.

Euskarazko saiakerarik onenaren saria Mitxelko Urangak irabazi du, Tartaroa. Mina eta boterea (Pamiela) lanagatik. Gaztelaniazko saiakeraren saria Fernando Mikelarenaren Sin piedad. Limpieza política en Navarra, 1936 (Pamiela) izeneko lanak eskuratu du.
Uxue Alberdik irabazi du Euskarazko ume eta gazte literaturako saria berak idatzitako Besarkada albumak (Elkar) lanarengatik.
Ilustrazioari dagokion esparruan, Media Vaca argitaletxearen Así es la dictadura liburuko irudiak egin dituen Mikel Casal Patiño egilearentzat izan da saria.

Egile bakoitzak 18.000 euro hartuko ditu, eta beste 4.000 euro bere liburua beste hizkuntza batera itzultzeko. Laster jakinaraziko dira zeintzuk diren itzulpen literariorik onenaren eta euskarazko eta gaztelaniazko liburu onenaren sariak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button