MUSIKA

Gaurko folka

Aritz Alustiza (trikitixa), Amaia Aranzabal (biolina) eta Oihane Vicente (abeslaria) musikariek eratu zuten Ertzak taldea 2017an, Bergaran. Aurten, halaber, Mutrikuko AME estudioetan sartu dira, eta Gaur izenburuko diskoa jaso dute, ekuazioari baxua, gitarra eta bateria gehituz. Disko berri hori atzo aurkeztu zuten.

Trikitixaren, bolinaren eta Oihaneren ahotsaren gainean eraikitako sei folk kantu biltzen ditu diskoa, atseginak eta melodikoak. Taldearen arabera, “oso abesti intimoak dira, giro lasaienetatik giro alaienetarainoko zubia erraz igarotzen duten doinuak. Folka oinarritzat hartuta, soinu aniztasuna da nagusi”.

Diskoan jasotako kantuetan baina, instrumentu gehiago erabili dituzte, taldea seikote bilakatuta. Hauexek aritu dira estudioan jatorrizko hirukotearekin batera: Grabaketan; Iker Lauroba (gitarra) Julen Arrieta (baxua) eta Ekaitz Otxoa (bateria).

Diskoa auto-ekoizpena da, eta Axular Arizmendiren gobernupean grabatu dute, Mutrikuko AME estudioetan. “Mahai gainean jarri genituen aukera guztiak baina guk baino gehiago beste inork ez duela maitatuko lan hau garbi daukagunez, ez dugu beste aukera hobeagorik ikusi”. Masterizazioaz, berriz, Estanis Elortza (Doctor Master) arduratu da.

Larunbatean aurkeztuko dute disko berria Bergarako San Juan auzoan. Gero, Durango Azokako Ahotsenea gunean izango dira, abenduaren 7an, 15:00etan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ONARTU
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu