BESTELAKOAK

“Itxaropena iñoiz ez da galtzen”

Itxaropena iñoiz ez da galtzen. Enkarterri 1937. Gerra zibilaren azken hilabeteak Euskadin titulu luzearekin duzue Enkarterrietako Museoan jarrita, erakusketa berezi hau.

Bertan esaten den bezala, “Enkarterri izan zan Gerra Zibileko azkenengo euskal erresistentziaren agertokia. Bilbo jausita, Enkarterriko eskualdeak bi hilebetez alderdi frankistaren aliauak ziran Italiako eta Alemaniako hegazkinek eragindako 300 bonbardaketa baino gehiago jasan ebazan, gure herriko beste leku batzuek aurretik jasan eben moduan. Orain arte, gertakari horreek, bizirik iraun ebenen oroitzapenean baino ez egozan eta, gainera, berba egiteko bildurrak lurperatuta. Urtebete baino gehiago iraun dauen ikerketa lanaren ostean, Bizkaiko Batzar Nagusien esku dagon Enkarterrietako Museoak, gertakari tragiko hareek ahanzturatik berreskuratu ditu, eta Enkarterriko Gerra Zibilaren gaineko lehenengo ikuspegi orokorra zabaldu dau 2018ko martira arte”.

Urte latz haietako drama entzun eta ikusi ahalko duzue erakusketa honen  bidez. Gainera, urtean zehar, hitzaldiak, ibilbide kulturalak, dokumentazioa eta oroimen historikoa berreskuratzeko ekintzak eta jarduera pedagogikoak egingo dira erakusketaren harira.

Informazio guztia Enkarterrietako Museoan topa dezakezue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button