MUSIKA

Gaur hasiko da Getxo&Blues Jaialdia Elvin Bishop-ekin

Ekainaren 21etik 23ra bitarte egingo dute blues musikaren inguruko Getxo & Blues jaialdia Algortan. Hala, gaur, Elvin Bishopek joko du, bihar ekainak 22, Dana Fuchsen saioa bertan behera utzi da eta horren ordez Dr Feelgod taldea ariko da, eta ekainak 23, Joe Louis Waker.
Jaialdiaren egitaraua Algortako The Piper’s Irish Pubeko saioez osatzen da. Bertan, 23:00etan, The Románticos eta Mr Groovy & The Blue Heads taldeak jardungo dira ostiralean eta larunbatean hurrenez hurren.


Elvin Bishop eskarmentu handiko gitarra-jotzailearen eskutik abiatuko da gaur  Getxoko XXVI. Nazioarteko Blues Jaialdia, 20:00etatik aurrera. Musikari hau 60ko hamarkadan agertu zen indar handiz bluesaren eszenan, Paul Butterfield Blues Band banda mitikoan kolaboratzen, baita Clifton Chenier, John Lee Hooker, The Allman Brothers artistekin ere.
Jarduera zabaleko artista horrek estilo ezberdinak jorratu ditu, hegoaldeko blues zakarretik Chicagoko erritmoetara, Rythm&Blues eta Rock&Roll estiloetatik igaroz. Lan arrakastatsuak egin zituen 70 hamarkadako hasieran, eta pop-munduarekin ere izan zituen hartu-emanak. 80ko hamarkadan, Bishopek kontzertu-jarduera bizia hasi zuen, eta milaka emanaldi eman zituen.

Hurbilago etorrita, 2008an, The Blues Rolls On argitaratu zuen, eta horri esker Grammy sarietarako izendapena lortu zuen; Red Dog Speaks (2009) doa atzetik, estilo motel eta gordin batekin, eta Raisin’ Hell Revue (2011) geroago, gustuko klasiko batzuekin.

Lan hauetako erritmoekin gozatu ahalko duzue gaurtik aurrera.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button