MUSIKA

Gaur amaituko dira Getxoko Kontzertu Klasikoak Josep Colom Piano-jotzailearekin

Getxoko 26. Kontzertu Klasikoak aste honetan garatu dira. Lehenengo egunean, hilak 8, Euskadiko Kammerphilharmonia izan zen entzungai. Euskal Herrian parekorik ez duen taldea da honakoa, garai konkretu bateko errepertorioa esklusiboki lantzen duen lehen ganbara-orkestra profesionala delako.
Asteazkenean, Rodolfo Albero tenorearen eta Manuel Ariza piano jolearen txanda izan zen eta Lied-ez osaturiko kontzertua eskaini zuten. Zikloaren erdi aldera, Victoria ganbara-talde errusiar famatua izan zen.

Azkenik, zikloari bukaera emateko, beste artista beterano bat izango da entzungai, Josep Colom. Bartzelonako pianista Espainiako entzutetsuenen artean dago. 1947. urtean Bartzelonan jaioa, oso gaztea zela hasi zen musikaren munduan. Gaztaroan zenbait sari irabazi zituen. 80eko hamarkadatik Espainiako orkestra gehienekin jarduten da sarritan eta errezitaldi eta ganbara-musika kontzertuak eskaintzen ditu jaialdi eta areto garrantzitsuenetan.
Halaber, herri anitzeko talde eta orkestrekin jardun da Colom. Horien artean Frantziako taldeak nabarmendu behar dira, 70eko hamarkadan bertan bizi zen eta.

Getxoko Kultur Etxeak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ONARTU
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu