BESTELAKOAK

Gaur abiatuko dute "Herrien astea" Mikelazulon

Gaur hasiko da Errenteriako Mikelazulo elkartean, herrien arteko elkartasunaren bultzatzen Herrien Astea ekimena Garabidearen Esperientzia izeneko jarduerarekin. Esperientziaren berri emango dute aimara eta kitxua herrietako kideek eta Garabide egitasmoaren ordezkariek: aurkezpena, dokumentala, eta solasaldia, 19:30etik aurrera.

Bihar, Maleta Bete Istorio ipuin kontaketa izango da 11:00etan Koldo Mitxelena-Biteri eskolako haurrei zuzendua. "Ahmed bereberra, Sandra ekuadortarra, Chuluntsetseg mongoliarra, Andrea brasildarra, Nadia marokoarra… bakoitzak bere maleta dakar oroitzapenez, istorioz, esperientziaz betea". Iluntze partean ere, 19:30ean, ipuin kontaketa izango da Amal Halal tabernan Joxemari Carrere eta Jose Luis Asumuren eskutik.

Etzi , hitzaldia atondu dute ekimenaren antolatzaileek. Hala, 19:30ean Etorkinak Errenteria-Oreretan: diagnostikoa, gaia jorratuko du Joxin Arregik.

Ostiralean, hilak 19, Daniel Etcheverryren kontzertuaz gozatzeko aukera izango da 19:30ean. Gitarra klasikoan irakasle eta kontzertu emaile paraguaiarra da. Donostian bizi da.

Larunbatean, berriz, antzerkia izango da protagonista. 19:30ean Xucrut Teatre Konpainiaren No Te Consumas! antzezlana ikusi ahal izango da Niessen Aretoan. Gau partean, aldiz, 21:30ean, Errumaniako Herri Afaria izango da bertako musikaz lagundurik Txintxarri elkartean.

Aipatu jarduerez gain, bi erakusketa ere izango dira: Lyudmila Boyko margolariaren Ucrania Mikelazulon, eta Saharak emakume izena du argazki erakusketa Xenpelar etxean.

Azkenik, elkartasun asteko kartela Venezuelako Mariana Sellanes ilustratzaileak egin du propio.

Mikelazulok bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ONARTU
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu