BERTSOTAN

Gaur abiatuko da Zarautzen “Bertso Astea”

Herri horretako Motxian bertso eskolak bertsoaren inguruko programazioa ondu du hiru egunetarako. Zarautzeko hainbat txoko bertsoz beteko dira uztailaren 11, 12 eta 13an.

Bertso Astea ekimena gaur berton abiatuko da. Gaueko 22:00etan, bertso musikatuak entzungo dira Torre Luzean.

Biharko ekitaldia berezia izango da, izan ere, Desapiyo Eguna antolatu da Zarautz  eta Orio herrien artean. 18:30ean, bertso-pelota izango da Frontoi Txikin, eta gauean, 22:30ean bertso saioa, Torre Luzean.

Azken eguna, uztailak 13, larunbata, hamaiketakoarekin hasiko da. 10:30ean, Musika Plazan antolatu da. Geroago, 12:00etan, bertso txepelketa izango da, tabernaz taberna.

Azkenik, 15:00etan, bazkaria egongo da, eta horren ostean, finala Txiki-Polit tabernan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ONARTU
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu