ARTEA

Richar Serraren lan berrienak ikus daitezke Bilbon

Between the torus and the sphere, Path and edges, eta Level marrazki serieak dira Bilboko Serrak Carreras Mugican paratu dituenak. Bertan, artista estatubatuarrak egin dituen obra berrienetarikoak jasotzen dira. Erakusketak, gainera, bat egiten du Tracks izenburuko liburuarekin. Bertan, izenburu horren inguruan ardazturiko obrak jasotzen dira Txomin Badiolaren testu batekin batera. Horretaz gain, Serra Bilbora etorri zen lehenbiziko aldian (1983 urtea) Correspondencias argitalpenari eskainitako elkarrizketaren faksimilea ere badakar.

Erakusketari dagokionez, Serrak marrazkiari ematen dion garrantzia jorratzen du, "kezka baten bat berehalako transkripzioa" ahalbidetzen duen aldetik. Bertan, lerromakurra, linealtasuna eta dentsitatea lantzen ditu. Horretarako artistak marren kurbadurarekin eta maiztasunarekin lan egiten du, eta paperean jarritako materiarekin ere. Akuaforte teknika dela medio, estatubatuarrak prozesu zehatz eta zaila garatu du. Prozesu horren bitartez gai da paper gainean pintura dentsitate handia jartzeko modu dinamikoan.

Carreras Mugica galeriak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button