MUSIKA

Gatibu, Santiago Auseron, Sexy Sadie, Skakeitan eta Vendetta, Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Aste Nagusian parte hartuko duten taldeen zerrenda iragarri du Bilboko Udalak. Gatibu, David Demaría, Sebastian Yatra, Doctor Deseo Udal Bandarekin, La Pegatina, Santiago Auseron eta Sexy Sadie, Skakeitan eta Vendetta, Maxima FM eta Sebastian Yatra dira Bilboko Udalak nabarmendu dituen izenak.

Euskal taldeen harira, Gatiburekin hasiko dira Abandoibarrako kontzertuak, abuztuaren 18an. 19an, halaber, Bilboko Udal Banda eta Doctor Deseo elkarrekin arituko dira.

Abuztuaren 22an, Europa parkean, bestalde, ska erritmoak nagusituko dira Skakeitan eta Vendetta taldeen emanaldiarekin.

Estatuko artistei dagokienez, 23an, La Pegatina katalanak Abandoibarran izango dira, eta 24an, Radio Futurako abeslari ohi Santiago Auseron Sexy Sadie taldearekin arituko da. Abuztuaren 25an, azkenik, “David DeMaríaren balada erromantikoek jarriko diete amaiera Abandoibarrako kontzertuei”.

Sebastian Yatra eta Maxima FM dira Bilboko Aste Nagusiko giroa berotuko duten beste bi artista.

Informazio gehiago: bilbao.eus.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ONARTU
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu