ESZENA

Loraldia, emozioen festa

Gaur, otsailak 13, Bilboko Azkuna Zentroan Loraldia, emozioen festa aurkeztu dute. Bertan Imanol Agirre Loraldia Festibalaren zuzendari artistikoa, Lourdes Fernández AZko zuzendaria, Patxo Telleria eta Mikel Martínez aktoreak, Oier Aranzabal musikaria, Doltza Oararteta Kukai dantza konpainiaren ordezkaria, Urko Mitxelena dantzaria, Xabi Aburruzaga trikitilaria eta Goizalde Landabaso aurkezlea bildu dira programazio potoloaren nondik norakoak emateko.

“Primaderako Festibala abian izango da loreen urtaroa hasi baino lehen. Negu eta udaberriaren zubia da aurtengoa. Zubiak ditugu gustuko. Zubiak eraiki ditugu inguruko kulturekin. Ipar Amerikako folk aitzindariak, Penintsulako surrealismoa, Zeltiar musika edota Londreseko hip hopa, besteak beste, gurean izango dira. Zubiak loratuko dira, ez baitugu ulertzen sorkuntza elkarlanik gabe. Has dadila emozio festa!”. Hitz horiekin aurkeztu du Imanol Agirre festibalaren zuzendari artistikoak aurtengo Loraldia, jaialdi zabal eta askotarikoa, kultura kolpeekin udaberria esnatuko duena, emozioen festa handia izango dena.

Musika, literatura, dantza, ia 150 kultur sortzaileren produkzioak, eta beste hainbat kontu, ikusteko parada izango da martxoaren 7tik apirilaren 8ra bitartean, Arriagan, Campos Antzokian, Azkuna Zentroan, Kafe Antzokian, Bilboko Itsasadarra Itsas Museoan, eta abarretan. Dantzan konpainia, Tartean Teatroa, Kukai, Logela Multimedia, Pabilioi 6, Ander Lipus, Mikel Urdangarin, Aiora Rementeria, Izaro, Joseba Irazoki, Hesian, Lukiek, Itu Banda, Miren Amuriza, Inun, Lutxo Egia, Iban Zaldua, Kirmen Uribe, bertsolariak, zinema, kontzertuak, tailerrak, hip-hopa, elkarrizketak…., guzti-guztia Loraldian, azken sormenak ekarriko dituen emozioen jaialdian.

Egunez eguneko programazioa, hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button