MUSIKA

Fiachras taldeak bigarren diskoa aurkeztuko du ostiralean Oñatin

Fiachras taldeak Hiltzera goaz bigarren lana aurkeztuko du ostiralean, hilak 23, Oñatiko Antton tabernan.

Bonberena Ekintzak zigiluak argitaratu du aurten Hiltzera goaz. Diskoaren grabazioan Karlos Osinaga Txap arduratu da eta Bonberenean bertan grabatu dute.

Fiachras, Haritz Artolak eta Aitor Aldanondok (Brigada Criminal ohiak) sortu duten talde berriaren izena da, Ion Zangitu eta Joseba Garcia de Andoinekin (Txinaski ohia) batera. Halere, proiektu berri honetan ez da Brigada Criminaleko punk rock kutsurik. “Bizitza osoa egon gintezkeen punk-rock abestiak egiten, baina oso oso oso erraza izango zen, eta batez ere oso oso oso aspergarria”, diote.

“80ko hamarkadako punk-a ahaztea beharrezkoa dela iruditzen zaigu etengabe zingira berdinean bueltaka ez ibiltzeko”, berretsi dute.

Hala, diskoan bilduriko hamar kantuetan rocka eta folka uztartzen dira. “Ruper Ordorika, Jon Mirande edo Mike Tyson bezalako jendea ikonotzat dituzuenentzako eginiko diskoa da hau”. Ostiralean Oñatiko Antton tabernan izango dira kantuok aurkezten.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button