BESTELAKOAK

“Feministok Fest” jaialdia egingo dute Iruñean

Uztailaren 10ean, Feministok Fest izenburuko jaialdia egingo dute Iruñean. Musikaz beteta dator ekimena, baina bestelako ekitaldiak ere egingo dira.

Hala, egitaraua 13:30ean hasiko da, Bertsopoteo Feminista ekitaldiarekin: Sarai Robles, Miren Artetxe eta Maialen Akizu arituko dira bertsotan.

Bazkariaren ostean, 16:30ean, antzezlana izango da, 0 Plazan: Cabaret Vampírico que la muerte te acompañe, Virginia Senosiainen eskutik. Obra amaitu eta gero, jolasak izango dira, eta 21:00etan, musika hasiko da, DJ Map-H-ren saioarekin.

Jaialdia Errekoleta plazara mugituko da, eta 23:00etan, Moonshakers rock talde bilbotarrak kontzertua emango du, eta gero rap artisten txanda etorriko da: Music In My Soul, Zirze, Omega & Maidrummer eta Breathless Dantzariak. Azkenik, 2:30etik aurrera, Tarantistak disko jartzaileak arituko dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button