MUSIKA

Ez gaitzazu bertan behera utzi

Makina bat kolektibok beren kezka agertu nahi izan dute, gaur egun bizi ari garen pandemia horrek ekarritako egoeraz laztasunaz. Ohartarazi nahi digute kultura, jaiak eta abar beste modu batean ere egin daitezkeela.

“Kultura eta aisialdi ekoizpenak programatzeko eta egiteko beste modu bat posible da, baina sektoreko enpresei erortzen ez uzteko borondatearekin eta, betiere, herritarren premiei erantzunez; programazio-mota horren kontsumitzaile irrikatsuak baitira eta eurentzat, noski, funtsezko premia direlako.
Alarma-egoeraren hasieratik imajinatzen genuen, lanari uzten lehenak izango ginela eta lanean hasten azkenak. Horregatik, ez genuen ekitaldiak bertan behera uztea eskatu, baizik eta ikuskizunen antolaketen atzerapena eskatu genuen eta ekitaldiak kudeatzeko dinamika desberdinak genituelako buruan, eta gainera erakundeen adierazpenak ez eta ezezkoaren aldekoak izateari uko egiten genion; hots, dena hurrengo urteri begira jartzea. Ez dugu ikuspegi hori. (…)
Martxoaren 14az geroztik, euro txiki bat bera ere fakturatu gabe daramagu, baina ordaintzen ditugu hala ere gure kredituak, fakturak eta egiturazko gastuak. Nahiz eta konfinatuta egon, irtenbidea bilatzeko lanean jarraitzen dugu jakinaren gainean gainera etor dakigukenaz. Enpatia minimo bat baino ez dugu eskatzen hainbeste urtetan kultura-erakundeei bizitza pixka bat errazagoa egin dieten kultura eta ekoizpen zerbitzuetako enpresa horiekiko.

Udal guztiek dute enplegua sustatzeko sail edo bulego bat, baina ez dugu aparteko laguntzarik eskatzen, ezta partida berezirik ere, baizik eta kultura eta jaietako aurrekontuak hutsik ez uztea. Enplegua sustatzeko modurik onena lana ez suntsitzea da eta gertuko enpresei lan hori ematea. Edukiera mugatua duten ekoizpenetan lan egitera doitzea proposatzen dugu, ekoizpen deszentralizatuak egitea eta alternatiba gisa bertako eta inguruko artistekin lan egitea.

Gure enpresen ohiko lanari buruzko neurririk iragarri aurretik, idazkiaren izenburuaren egitatea ahalbidetzeko helburuarekin esertzeko eskatzen dugu.

Inoiz ez dugu hainbeste denbora izan osasun-arloari egokitutako aukera bideragarrietan pentsatzeko, eta mahai baten inguruko ideia horiekin eta erakundeen borondate argiarekin, gure lan-egoerari aurre egiteko plan bat diseinatu daiteke, eta, aldi berean, eta denon artean auzolana espiritua duen sare bat sor daiteke, ziur gaudelako horrek zentzua duela”.

Testu hau sinatu dutenak honakoak dituzue: Abar produkzioak, Abs Fluge Euskadi, Albouga produkzioak, Abs iluminacion, Adur ekintza kulturalak, Alaiki, Ama lur, Anitec, Araba espectaculos, Arinka produkzioak, Atomic luz y sonido, Atlantik events, Atomic producciones, Audiomic, Auxteam code (h&h), Babel music, Baga-Biga musika ideiak, Baskoson, Black izar, Bostak management, Deep lighting, Dekker events, Edenika, Eragin, Ederlan, Etxekit, Event teknika, Evento kit, Eventox, Extremiana audiovisuales, Factory Logistika, Fokker evento slu (factory), Gazteok, Galker Audio, Getin, Gin musica, Goralan ekitaldiak, Gsi vitoria, Hiruki produkzioak, Hortzmuga, Hotza, Ingunza audiovisual, Innevento, Iolan, Izar blue, jaikide, Jira musikaz, Kalean  cultura y ocio, Krkt producciones, La agencia music, La crew, Lakuntza, Last tour, Leiza eventos, Lizarralde soinua txalaparta, Master Silla, Montaketak, Musivox, Nervion flyn, Neurotika, Neutroson, Oso polita records, Ozenki soinua argia, Panda artist management, Penny wise, Puntocom audiovisuales, Punto Uno, Reg audiovisuales, Ruyda, Sagasound, Servicios auxiliares lagun, Soinuagara, Soinueder, Star lan, Tarima, Tec star, Tisa, Txamuskina, Zuzenean.

 

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu