ESZENA

Kartzeletan giltzaperatuta egon ziren emakumeak gogora ekartzeko

Gerra Zibilean eta frankismoan kartzeletan giltzaperatuta egon ziren emakumeak gogora ekartzeko asmoz, Arriaga Antzokiak Las que fueron silencio antzezlanaren erabateko estreinaldia hartuko du. Hiru emanaldi egingo dira: estreinaldia martxoaren 2an izango da, ostegunean, 19:30ean, eta, ondoren, beste bi emanaldi egingo dira asteburuan, hilaren 4an eta 5ean, 19:00etan.

Alberto Iglesias izan da antzezlanaren egilea, eta berarekin batera Javier Hernández-Simón zuzendaritzan izan da. Muntaia honek, beraz, “antzerkia pertsona horien guztien ahotsa izatea aldarrikatzen du, haien izenak historiaren baitan ezabatuta gera ez daitezen. Antzerkia memoria-ariketa gisa, nor garen eta nondik gatozen gogoratzeko eta, kasurik onenean, iraganeko akatsak ez errepikatzeko.”

Obran antzezle bikainek parte hartuko dute: Itxaso Gil, Irene Bau, Lucía Lasarte, Vene Herrero, Itxaso González, Nagore Navarro, Gabriel Ocina eta Unai Izquierdo.

Las que fueron silencio piezaren helburua “ez da zauri zaharrak berriz irekitzea, baizik eta kontrakoa egitea: iragana argitzen laguntzea, gure memorian gordetzea eta, horrela, aurrera egin ahal izatea, adinez nagusia den gizartea izateko nahiari helduta. Obrak kontatzen dituen gertaerak ez ziren milaka kilometrora gertatu, oso gertukoak eta ezagunak ditugun lekuetan baizik. Egunero ibiltzen gara kaleetan barrena, haietan duela ez hainbeste zer gertatu zen jakin gabe. Hori dela eta, obra honek aukera ematen dio hitzari aurrera egin dezan, bidea egin dezan, oihala altxatu eta zauriak agerian uzteko, aireak senda ditzan eta, horrela, historiaren haragia ustel ez dadin. Azken batean, hitz egitea, esandakoa errepikatzea, barruraino sartu arte, hezurrek beraiek ulertu arte.”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button