BESTELAKOAK

Euskal Zine Bilera omendua Donostiako Zinemaldian

Kontseiluak, Donostiako Zinemaldian, 37 urtetan euskararen normalizazioaren alde zineman egindako lanagatik aitortza egin zion atzo Euskal Zine Bilerari.  Izan ere, atzo, Donostiako Zinemaldiaren baitan,Euskaraz bizi nahi dut film labur lehiaketaren sari-banaketa ekitaldia egin zen. 

Bertan izan ziren Euskal Zine Bilerako Xabier Arrate, Lekeitioko Udaleko Euskara Zinegotzia eta Joseba Zuberogoitia kideak, eta une hura probestuz 37. Euskal Zine Bilerako spota ere aurkeztu zuten.
“Euskal Zine Bilera da, euskara hutsez egiten den zinemaldi bakarra. Euskaraz eta euskaratik egiten den kulturak, sortzen jarraitu ahal izateko arnasguneak behar ditu ezinbestean. Lasai eta eroso proposamenak egiteko espazioak. Euskal Zine Bilerak euskal zinemaren arnasgune izaten jarraitu nahi dugu eta aurrerantzean ere hauspo bera ematen jarraitzeko hautua egiten dugu” esan zuten kide hauek.

Euskaraz bizi nahi dut lehiaketaren ondoren, hurrengo hitzordua, Lekeitioko Zine Bilera izango da, azaroaren 23tik 29ra bitartean.

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button