LITERATURA

“Erleak, satorrak, beleak”

Erleak, satorrak, beleak liburua maiatzaren 21ean aurkeztuko dute, 10:20ean, Garoa liburu-dendan, Literaturia jaialdiaren barruan. Bertan, Oskar Arantzabal (EHAZE-Antzerkizale elkartea), Oier Guillan (EDO!ko kidea), eta Gaizka Sarasola (idazlea) bilduko dira. Gaizka Sarasolak idatzitako hiru teatro-testu topatuko ditu liburu honetan irakurleak: Urak ttiki dire, Lur azpikoak eta Talaka. Iratz Inziartek egin du azala.

Argitaletxearen arabera, “Sarasolaren teatroa bere poetikoan zorrotza da, eta bere zorrotzean mingarria, ezerosoa bezain erreala delako kontatzen duena. Inguruan duen errealitatea gordin hartu du egileak, eta bufoiaren arimari fidel, itsusia edertu du, antzerki bilakatuz. Liburu hau harribitxi bat da, ezohikoa euskal literaturan: teatro testugintzaren tradizio moderno eta garaikide ugariren aztarnak suma daitezke bertan eta, oroz gain, gaurko jendarteak erantzun nahi lituzkeen galderak taularatzen dira, nabarmen”.

Gaizka Sarasola (Lesaka, 1974) Mairu Antzerki Tailerraren sortzaileetariko bat da. Erregea, soldadua eta bufoia antzezlana, 2005an Bortzirietako Kafe-Antzerki Beka saria jaso zuen. 2015an, liburu honetan argitaraturiko Talaka lanaz gain, Mairuk eta Tantirumaitu dantza taldeak elkarlanean estreinaturiko Bertso atabikoak antzezlana idatzi eta zuzendu du. Ixuriak eta Ez naiz deusen jabe diskoak ere kaleratuak ditu Xabier Erkiziarekin.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button