BERTSOTAN

Xilaba aurrera doa

Bizkaiko txapelketan, hauteskundeak direla eta, ez da saiorik egon, baina iparraldeko Xilaba txapelketan animoso ibili dira asteburuan eta Hendaiako Variétés zineman izan zen saio berezia 340 zaleren aurrean.

Handik honako kronika bidali digute lagunek: “Xapelketak fase aldaketarekin, hau da, kanporaketetatik finalerdietara pasatzean, tonu aldaketa izan duela ere nabaritu da saioan. Seriostasun kutsu bat, batez ere, giro eta kantakeran, kanporaketak bizi eta familiarragoak izan ziren gisan.
Amets sailkatu da lehen postuan, kartzelan zinema gela horrekin urteetan izan duen lotura zuela aipagai. Hain zuzen ere, Ihintza Ostolazak kartzelan eman gai idekiarekin bakotxak beretik kantatzeko parada izan zuen eta sei ixtorio arrunt ezberdin izan genituen entzungai, bi bertsuen estruktura ongi baliatuz izan misterioa mantenduz, ideia garatuz ala ezustekoa sortuz.”

Hortaz, egun horretako sailkapena horrela lotu da: Amets Arzallus (343 puntu), Eneritz Zabaleta (311,5), Xumai Murua (291,5), Maindi Murua (282), Ortzi Idoate (266,5), Gillen Hiribarren (245,5).

Ondorioz, Ametsek finaleko lekua segurtatua du eta enparauaren lekua lortutako puntuen arabera erabakiko da.

Datorren larunbaterako beste hitzordu bat egongo da. Urriaren 27an, arratsaldeko 17:00etan Donibane Garaziko zineman, bigarren finalerdia jokatuko da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button