BESTELAKOAK

Euskal Herria Eskoziatik hurbilago

Etxepare Euskal Institutuak, Eusko Jaurlaritzak eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundiak bultzatuta makina bat ekitaldi programatuko dira Eskozian, eta hala, geure literatura, arte eszenikoak, musika edota zinema Eskoziako hiri garrantzitsuenetara iritsiko dira aurten.

Literatura, arte eszenikoak, musika eta zinea jorratuko ditu, besteak beste, #ScotlandGoesBasque egitasmoak. Diziplina anitzeko programa honek euskal artista eta sortzaile garrantzitsuenetako batzuk aurkeztuko ditu Eskozian urtarriletik urrira bitarte.
Eskoziako jaialdi garrantzitsuenetako batzuetan izango dira euskal artistak, eta adibidez, Celtic Connections jaialdian lau euskal talde arituko dira: Kalakan, Huntza, Korrontzi eta Oreka Tx. Hauekin batera, Tosta Bandak ere kontzertu bat emango du.

Beste aldetik, elkarlanerako bideak ezarri dira Eskoziako eta Euskal Herriko hainbat kultur eragileren artean, eta  literaturaren arloan  geure berri izango dute Durangoko Azoka, Literaktum, eta Gutun Zuria ekimenez bidez. Dantzaren esparrua ere presente egongo da Atlantikaldia eta Dantzagunea atalen bidez.

Datu guztiak hemen irakur ditzakezue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button