BESTELAKOAK

Euskal blogarien II. topaketa egingo dute bihar Bilboko Euskararen Etxean

Bihar, Euskal blogarien II. topaketa jardunaldia egingo du Azkue Fundazioak Bilboko Euskararen Etxean, 15:30etik aurrera, eta era berean, Blogetan! euskal blogariak lehian bigarren edizioaren sari banaketa ere egingo du.

Hauexek parte hartuko dute jardunaldian: Gurekin izango dira: WeblogsSL, Ion Turrillas (Biantik), Dabid Martinez (Bai&By Fundazioa, Urtzi Odriozola (Codesyntax), Arkaitz Sukuntza (TaPuntu), Eli Garcia (MU), Estitxu Garai, Gorka Julio (Talaios Kooperatiba), Haritz Rodriguez (Blog on Brands), Iñigo Arandia (Kaixomaitia), Aida Solores (Arteman komunikazioa), Ixabel Bereziartua (Argia) eta Ana Malagon (La Personnalité).

Azkue Fundazioaren araberra, “Blogak izango dira ardatza, baina alor eta ikuspegi ezberdinak landuko ditugu: euskarazko blogen egoera, garapena, euskarazko garapenak, monetizazioa, publizitatea, hedabideen blogariak…”.

Informazio gehiago: blogetan.eus.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button