MUSIKA

Estilo eztanda, Oreretako “Lehenengo Copyleft Jaian”

Larunbatean, Lehenengo Copyleft Jaia lelopean, SGAE eta SACEM elkarteetatik at aritzen diren taldeekin osatutako festa egingo dute Oreretako Niessen aretoan. Hala, 22:15etik aurrera, Korumba oreretarrak, Atrako a mano armada katalanak eta 2ZIO talde lapurtarrak izango dira oholtzan. Hirurek Copyleft lizentziapean plazaratu dituzte beren grabazioak. Ekitaldia OarsoMusikak ondu du. Elkarte horren arabera, “estilo mota anitzak gau berezi baterako”.

Korumba oreretarrek metala eta rocka nahasten dituzte, erritmo aldaketa ugari baliatuta. “Erritmo zoro bezain aldakorrak egiteagatik ezagunak, baina baita ere eszenatokian eskaintzen duten espektakuloagatik”. Hybris izenburuko lan berria aurkeztuko dute. “Abesti kañeroak, atmosfera lasaiekin nahastuta, hitz aldarrikatzaile bezain pertsonalak”.

Bestalde, Odei (Urruña), Jo (Ziburu) eta Gorkak (Algorta) 2ZIO rap egitasmoa eratu zuten 2010ean. Harrezkeroztik bi disko argitaratu dituzte: 2013an, plazaratutako Pausuz pausu eta iaz argitaratutako Bideak. Lan horrek oinarri melodikoekin jositako hamasei doinu biltzen ditu. Kantuetan, gainera, oinarrien garbitasuna eta hitz kritikoen iluntasuna nagusitzen dira. Bi horien uztarketaren emaitza itzaltsua da, baina melodiatsua.

Azkenik, Atrako a mano armada punk talde politikoa da; Siempre fuimos cuatro gatos izenburuko laugarren lana aurkeztuko dute. Oreretan. “Beraien lan borrokalarienak letra kontzientziatuenak dauzka, izugarrizko soinua eta diseinu grafiko zorrotza”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ONARTU
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu